XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etxeen izenak ere alakoak, ederrak eta oso euskaldunak; Ramonena, Paskualena, Semetxiki, Iriarte, Irigoien, Iturri, ta Beroki.

Oso gutxi arte egiten zan euskaraz.

Gaurko gizon ta emakumeak aurtzaroak etxe guztietan entzuten zuten.

Oraindik esaera ta itz asko dituzte gogoan.

Oraindala ogeita amar urte erriko artzaiari entzuten omen zioten oiuka asten zanean: ABREAK, ABREAK... EKIZA bidera edo ERREKA bidera....

Garai berdintsuan, Garizuma igandetan mutillak etxez etxe eske zebiltzan eta ITXAUSAGA esaten zuten ta intxaurrak biltzen zituzten.

Erri auek, naiz aberatsak izan, oso gutxi beren alde egin dalako, iltzera dijoaz.

Berealaxe goiko azkeneko etxeraño aterata Abaurreko errekaruntz joan ginan.

Erreka ondoan dijoan gurdi bidea artu genuen.

Laño zuriak genituen gure ganean.

Errekan otza ta inguruak bustiak.

Ur garbia kantari, gorondilloz bildutako arri borobilen tartean egindako bidetik zijoan.

Noizbeinka putzu aundiak, bestetan jauziak ematen zitun, bestean berriz zabaltzen zan ta xorrot me ta tantotan zijoan.

Bi alderditara baso illuna ta galanta, pago liranak, zuzenak, luzeak, ostajea zabala, betea.

Basopera ateratzen asi giñala, orbela usteltzen ankapean.

Lerra ere goi aldera ugari zegoen ta tarteka txopo makala ostoak margoz aldatzen, muskerra uzten ta gorrixtak artzen.

Ibilli ta ibilli, erreka, arria ta basoa.

Soñarentzat ibiltzeko girorik onena.

Gañera gidaria ezin obea genuen bertako semea, gaztetxo garaian artzai ibillia ta bazterrak eskua bezin ondo ezagutzen zituna.

Guretzat ez nolanaiko zoria.

Bazter arrotz aietan Baigura (1477 mtr.) eskubi... Mizkiluz (1318 mtr.) ezker genituela gu bi mendi oien magal pean bakarrik ibiltzeak beldurra ematen zuen.

Izketan ta oñez gelditu gabe ginjoazen, gure itzak; idaz lanak; Oroz eta Artzibar`ko goraberak.

Orduntxe jakin nuen Simeon Oroz`ko maixu euskalzale jatorrak gaztetxoei txistua erakasten zebillela.

Bizpairu urterako ba zituzten orrela, Oroz-Betelu`n txistulariak; egitazko eziketa orrekin berpizten da euskal sena.

Gañera neska talde bateri Beniton arrebak, euskal dantza errex batzuek, erakasten asia daukagu... Urte gutxitan orra Oroz aldatua arkituko genuke.

Euskalerriko izarra Naparroko zulo illunenak argitzen zebillen.